ORAIN DUGU JARDUTEKO UNEA
Orain. Une honetan egin behar ditugu gauzak. Egin nahi duguna ezin dugu biharko utzi. Beharrezkoa da unean gertatzen ari dena balioztatzea, eta etortzekoak diren edo jada igaro diren gauzetan ez pentsatzea. Orain lanean ari gara eta lan egiten dugu, edo jolasten ari gara eta jolasean dihardugu. Gauza bakoitzerako une bat dago. Entzuteko unean, entzun egin behar dugu eta, hitz egiteko unean, gure hitzek gure ideiak azaldu behar dituzte. Etxean ere gauza bakoitzerako une bat dago: gurasoekin hitz egiteko, telebista ikusteko edo mahaia jartzera jolasteko. |