HAMAIKETAKOA

HAMAIKETAKOA

Eskolan, denok elkarrekin egiten dugu hamaiketakoa egunero. Hamaiketako moduan, ogitartekoa, galletak edo fruta ekartzen dugu: produktu osasuntsuak eta naturalak jan behar dira, hazten laguntzen digute eta!!
Edaten dugunean, adi egoten gara, urik eror ez dadin. Mahaian eserita jaten dugu eta amaitu arte ez gara altxatzen.
Gure lagunekin solasean egotea eta lasai hitz egitea gustatzen zaigu.
Amaitzen dugunean, dena jaso eta bere lekuan uzten dugu, lurrera ezer erortzen utzi gabe: paperak edukiontzi urdinera, plastikoak horira, apurrak eta fruta-azalak konposatura.
Eskolara etorri aurretik, etxean gosari on bat egiten dugu, eguna energiaz hasteko.