BESTEEKIN HARREMANAK IZATEN DITUGU ETA PARTEKATZEN DUGU
BESTEEKIN HARREMANAK IZATEN DITUGU ETA PARTEKATZEN DUGU
Gure planeta oso polita da. Guztion etxea da.
Gustatzen zaizkigun lekuetara joatea eragozten digun aterik ez du. Baina pertsonok mugak jartzen ditugu, paretak, hau gure etxea dela eta hori zurea esateko. Gure mugak beldurrik gabe ireki behar dira, denek bizipenak eta esperientziak partekatu ahal izan ditzaten.
Gauza bera gertatzen da gure hirian, eskolan edo etxean: besteekin harremanetan jartzen ikasi behar dugu.
Gelan gauza asko ditugu: jostailuak, ipuinak, koloreak, margoak, pintzelak... Material horiek guztiak hainbat jardueratarako erabiltzen dira eta partekatzen ditugu. Zaindu egin behar dira. Behar duguna behar dugunean erabiltzen eta partekatzen ikasten dugu.
Etxean ere partekatzen dugu: dagoen guztia guztiona da.