A ZE ESKU GARBIAK! Eskolan, zenbait lan egin ondoren eskuak garbitzen ikasten dugu, adibidez, margotu, modelatu edo buztinarekin jolastu ondoren. Mahukak igotzen ikasten dugu, bustita ez bukatzeko, eta mukiak kentzen ditugu, hobeto arnasteko. Etxean ere gorputz guztia garbitzen dugu eta ilea oso ondo xaboitzen dugu. Amak edo aitak, eskuak zikinak ditugunean, garbitu ditzagun esaten digute. Eskuak, aurpegia eta ilea garbi baditugu, osasuntsuago eta ederrago egongo gara. Hortzak eskuilatzen ere ikasten dugu. |