SAILKATZEN ETA BIRRERABILTZEN DUGU
SAILKATZEN ETA BIRRERABILTZEN DUGU

Ingurunea zaintzeko eta planetako baliabideak ez agortzeko, birziklapenean parte hartuko dugu. Gure lana garrantzitsua da industriek birziklatu ahal izan dezaten.
 • Papera, edukiontzi urdinera
 • Beira, edukiontzi berdera
 • Ontziak eta plastikoa, horira
 • Hondakin organikoak, konposatura.

Gelan hainbat material berrerabil ditzakegu asmakizunak eraikitzeko edo jokoak, esperimentuak, xaboia edo papera egiteko. Etxean ere birziklatzen eta berrerabiltzen laguntzen dugu: gure familiei hondakinak sailkatzen eta herriko edukiontziak erabiltzen irakasten diegu (eta halakorik ez badago, Udalari eskatuko dizkiogu).