INGURUNEAREKIKO ERRESPETUA Pertsonok beste zenbait entitaterekin batera bizi gara munduan: harriak, landareak, zuhaitzak, animaliak... Naturako edozein forma errespetatzen eta gure planetaren osasun ona faboratzen ikasi behar dugu. Halaber, gure ingurunea hobetu behar dugu: zuhaitzak eta landareak landatzen ditugu eta oso lorategi politak egiten ditugu, hainbat animalia bertan bizitzera etor daitezen. Eskolan eta etxean, mendian eta herrian, edozein leku da polita lorategi bat egiteko. Gure adibidearekin beste pertsona batzuei gure mundua errespetatzen eta zaintzen irakatsiko diegu. |