EGITEN DUDANAREN ARDURADUNA NAIZ Egin behar ditudan gauzen ardura hartzen badut, dena hobeto doa. Nik egiten dudana denei iristen zaie.Zerbait ondo ateratzen ez zaigunean, ez dugu haserretu behar. Hanka-sartzeek ikasten laguntzen digute. Hanka-sartzeetatik ikasteak hazten laguntzen dit. Besteak errespetatzea, gureak ez diren iritziak adierazten dituztenean, desberdinak garela ulertzea da. Nik egiten dudana egitera inor ez behartzea, hura errespetatzea da. Elkarrizketa gure lagun handia da eta ulermenera eta zoriontasunera eramaten gaitu. |