HITZ EGITEN DUGU, BAINA ENTZUN ERE EGITEN DUGU Nire gauzak azaltzen ditudan bakoitzean, entzuten nautenei nire esperientzia guztiak oparitzen dizkiet. Lagun bat entzuten dudan bakoitzean, opari on bat jasotzen ari naiz. Elkarrizketak behar bezala izateko, amaitu arte itxaron behar dugu, geu hitz egiten hasteko. Gure familian gauza bera gertatzen da: esaten digutena entzun behar dugu eta geure burua ere entzun behar dugu. |