GELAKO EGINBEHARRAK BANATZEN DITUGU

GELAKO EGINBEHARRAK BANATZEN DITUGU

Gela aurrera eramateko, hainbat egiteko ditugu, eta, horiek, denon artean banatu behar ditugu: batzuek data idazten dute, beste batzuek eguraldiaren iragarpena egiten dute, beste batzuek behar dena banatzen dute edo zerrenda irakurtzen dute.

Guztion artean gure gela aurrera eramaten dugu, jarduera guztietan elkarrekin lan eginez.

Etxean ere gure erantzukizunak izan ditzakegu eta hainbat lanetan lagundu dezakegu: mahaia jartzen eta kentzen, gela txukuntzen, jostailuak jasotzen, etab.