DEMOKRATIKOAK GARA: BILTZARRA

DEMOKRATIKOAK GARA: BILTZARRA

Askotan, gela guztia ukitzen duten erabakiak hartu behar ditugu.
Orduan, gure parte-hartzea oso garrantzitsua da: pentsatzen duguna azaldu behar dugu eta guztion artean ados jarri, gehienoi gustatzen zaizkigun bideak erabakitzeko. Banan-banan hitz egin behar dugu eta esaten zaiguna entzun; bestela, a ze iskanbila.
Betiere hitz politak esaten saiatu behar dugu, gure hitzek besteak mindu baititzakete.
Etxean ere erabakiak guztion artean hartzen ikasi behar dugu.