KOMUNERA BAKARRIK GOAZ

KOMUNERA BAKARRIK GOAZ

Eskolan denontzako komunak ditugu.

Beti garbi egon daitezen saiatu behar dugu.

Hori lortzeko, ahalegina egingo dugu amaitzen dugunean katetik tiratzeko, busti gabe eskuak garbitzeko eta txorrota ixteko.

Hori dena handiak izateko egingo dugu.

pEtxean ere bakarrik joaten gara komunera. Amak edo aitak komun-ontziaren barnean pixa egiten eta ez zikintzen irakasten digute, bai eta, amaitzen dugunean, eskuak ondo garbitzen eta lehortzen ere.

Jarri eta kendu dezakegun arropa erosoa erabiltzen ere laguntzen digu eta eskolara garbi-garbi etorri behar dugu beti.