BEHARREZKOAK EZ DIREN BILGARRIAK MURRIZTEN DITUGU

BEHARREZKOAK EZ DIREN BILGARRIAK MURRIZTEN DITUGU

Lurrak, gure planetak, baliabide mugatuak ditu.

Horregatik, bilgarri gutxi dituzten elikagaiak aukeratu behar ditugu, hondakin gutxiago sortzeko. Tetra-brikak eta aluminioa saihestuko ditugu, asko kutsatzen dute eta.

Oihalezko poltsatxoak erabiliko ditugu eta, ogitartekoa eramaten badugu, paperean bilduko dugu.

Etxean, ontziratu gabeko produktuak erosten saiatuko gara beti.