LANA AMAITZEN DUGU Gelan, egiten ditugun jarduera guztiek laguntzen digute: paperekin, oihalekin, buztinarekin, plastilinarekin, argizariekin, margoekin, guraizeekin, mozorroekin eta abarrekin egiten dugu lan.Ilusio handiz hasten gara, baina batzuetan nekatu egiten gara. Gure irakasleek aurrera jarraitzera animatzen gaituzte eta, amaitzen dugunean, oso pozik jartzen gara, zein polit gelditu den ikustean. Gure lanak, ondo amaituta, etxera eramaten ditugunean, gure familia oso pozik jartzen da, asko lan egin dugula eta aurrera egiten dugula ikustean. |